Hondarrak
Sanchez Bakaikoa, Ruben
Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren...
Sinopsis
Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.
Comentarios
Sé el primero en comentar este libroArtículos relacionados
